Ángel Illarramendi Larrañaga Zarautzen (Gipuzkoan) jaio zen, 1958. go apirilean.

Sei urterekin, Manolo Urbietaren eskutik, lehen urratsak ematen ditu musika munduan, Euskal Herriko zenbait jaialditan kantatzen.

Hamaika urterekin hasten da lehen kantak konposatu eta autodidakta legez gitarra jotzen. Bien bitartean, eta batxilergoarekin batera, María Bárbara Arangurenekin solfeo eta pianoa ikasten ditu.

Hamasei urterekin armonia, kontrapunto, fuga eta konposizioa ikasten hasten du Francisco Escuderorekin Donostiako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan.

1978.ean lehen diskoa kaleratzen du, abesti eta pieza instrumentalez osaturikoa. Diskoa aurkezteko hainbat kontzertu antolatzen du, aipagarriena Donostiako Trinidade Plazan eskainitakoa izanik, musika laguntzan hari-koarteto bat ere sartzeagatik.

1981.ean, musika ikasketak amaitzean, "Antzerti" izeneko Euskal Antzerki Eskola berrian irakasle eta konposatzaile bezala sartzen da. Bertan denbora asko ematen ez badu ere, han eginiko lana guztiz emankorra izango da. Zenbait antzerki lanentzat musika idazten du (ikusi antzerki atala obraren barnean), baita filmeentzako lehen soinu-bandak ere, aldi berean musika eskola batzuetan armonia irakasten diharduelarik.

90.etik aurrera irakaskuntza utzi eta buru belarri ekingo dio bai filmeentzako musika bai kontzertistikoa konposatzeari.

Bere kontzertistiko lanen artean;bederatzi sinfonia, "klarinete, piano, biola eta orkestra kontzertua", "Espacio sonriente" eta "Zarautz" bere poema sinfonikoak, "Una historia reciente" suitea, bere Lau ahots misto eta organoarentzat eginiko MEZA eta "Zapatos de mujer" ganbera opera, Ganbera-Musikaren arloan egindako lana ez ezik (ikusi obra kontzertistiko atala obraren barnean). Zinema musikagile bezala hainbat zuzendari zein ekoizlerekin lan egin du (ikusi filmografia atala obraren barnean), Elías Querejeta ekoizlearekin izandako elkarlan estua bereiziki.

Jasotako esker onen artean ondorengo sari eta nominazioak dira aipagarrienak, guzti guztiak zinerako eginiko lanak:

1996.ean "Círculo de escritores cinematográficos" (C:E.C.) saria, "EL MUNDO DEL PAIS
VASCO" saria, eta GOYArako hautatua. Hirurak Gracia Querejetaren "El Último Viaje de
Robert Rylands
" filmearentzat eginiko soinu-bandarik onenagatik.

1999.ean C.E.C. eta GOYA sarietarako hautatzen dute, Gracia Querejetaren "Cuando
Vuelvas a mi Lado
" filmearen musikagatik.

2001.ean C.E.C. sarirako hautatua, Juan Vicente Córdobaren "Aunque tú no lo Sepas"
filmearen musikagatik.

2002.ean Argéntinako CÓNDOR sarirako hautatua, Juan José Campanellaren "El Hijo de
la Novia
" filmearen musikagatik.

2003 Teledonosti Saria jarduera profesionalari.

2004 urteko CLARIN ESPECTACULOS eta CONDOR (Argentinan) sarietarako izendatuta Juan José Campanellaren "Luna de Avellaneda" filmeagatik.

2005 urteko C.E.C. Saria Gracia Querejetaren "Hector" filmeari esker.

"7. Sinfonia" diskak CD Compact 2009 urtearen espainiar zinema musikarik hoberenaren saria jasotzen du.

"La Buena Nueva" filmearen musikak (7. Sinfoniaren adaptapena) Toulouseko Zinemaldiaren 14. edizioan soinu-bandarik hoberenaren saria jaso zuen, 2009ko urrian.

2011. urtean, bere 3. SINFONIA - HARRI ZURIA obrari esker Musika Arte eta Zientzien Akademiak musika klasiko arloan egile hoberena izendatuta.