2017

Datorren Irailak 23, Donostiako zinemaldiaren barruan, Zine Kontzertua izango da Belodromoan.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Orfeoia, José Miguel Pérez Sierra zuzendaritzapean, besteak beste Illarramendiren "Los Borgia" joko dute.

 

Zarauzko udalak antolatuta, datorren Irailak 15, zarauzko Polikiroldegian Kontzertu monografiko bat izango da Angel Illarramendi obrarekin.
Parte artuko dute: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Orfeoia eta Zarauzko Abesbatza.
Bakarlariak:Juan Navarro(klarinetea), Josu Okiñena (pianoa) eta Delphine Dupuy (biola)
Zuzendaria: José Miguel Pérez Sierra
Programa: "Zarautz" Poema Sinfonikoa
                   Concierto para Clarinete, Piano, Viola y Orquesta (estrenoa)
                   Sinfonía n.7

http://www.kulturazarautz.eus/kulturazarautz/dm/angel-illarramendiren-omenezko-kontzertua.asp?nombre=3256&nodo=&hoja=0&sesion=14

https://eu-es.facebook.com/kulturazarautz

 


 

2016aern Urria

7. Musika Garaikideko "Musikagileak" Kontzertu Seriearen barne, Irungo Ametsa Gazte Abesbatza, Jon Aizpuruk zuzendua, A. Illarramendiren "Meza", interpretatuko dute, jatorriz ahots misto eta organoarentzat idatzitako lana. Bere kontzertu bertsioan emango da, Ahots Mistoak, Pianoa eta Hari-Laukotez jota. Emanaldia San Telmo Museoan, larunbatean, urriaren 15ean 20:00-tan izango da.
Informazioa:
http://www.musikagileak.com/pdf/VII_Musikagileak.pdf


 

 

2016 Abuztuak

Abuztuak 23,24,25 eta 26 Donostiako amabostaldian (Quincena Andante) Easo Abesbatza eta Canadatar Newman Sound del Labrador estrenatuko dute “Ternua”,  Easo Abesbatzak Illarramendiri encargatutako obra.

http://www.quincenamusical.eus/programa/


 

2016 Otsailak

Otsailak 5, Angel Illarramendi diska berriaren irteera , ANGEL ILLARRAMENDI – SINFONIAS 4”INGENUA” Y 9ª http://www.sonymusic.es/uncategorized/sony-classical-espana-edita-a-nivel-internacional-la-primera-grabacion-mundial-de-las-sinfonias-4-y-9-del-prestigioso-compositor-angel-illarramendi/


 

2016 Otsailak

Otsailak 5 Illarramendin diska berria argitaratzen da. 4 ETA 9 GARREN SINFIAKIN, Euskadiko Orkestra Sinfonikua, Maite Arruabarrena mezzosopranoa, Jose Miguel Perez Sierra zuzendaritzapean. Sony Classical editatua.

2016 otsailak 18 eta 19, Bilboko Euskalduna Teatroan “ZARAUTZ” Illarramendin Poema Sinfonikoa estrenatzen da, Bilboko Orkestra Sinfonikoakin, Nabil Shehata zuzendaritzapean.


 

Abustua 2015

- Datorren Urtarrilan argitaratuko dira Illarramendiren bi Sinfonia, 4ª “ingenua”eta 9ª Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Maite Arruabarrenarekin, José Miguel Pérez Sierra zuzendaritzapean. Sony Classical editatua

- Angelek orain hari da Helena Tabernaren “El contenido del silencio” filmearen musika konposatzen.


2015 Apirilla

Datorren Apirillean Euskoadiko Orkestra Sinfonikoa José Miguel Pérez Sierra zuzendaritzapean, estrenatuko du Illarramendiren 9ª SINFONIA http://www.euskadikoorkestra.es/eu/conciertos_temporada_abono_detalle.asp?id_programa=294


2014ren Abendua

Abenduaren 13 an, 12:30 etan estrenaldi berezi bat izando de Madrilgo Centro cultural Conde Duque Expoclasica barruan. http://www.expoclasica.com/#!conciert/c1c3h
Iagoba Fanlo biolotxeloa, Angelen CADENA ACUATICA obra estrenatuko  du. http://www.musicsalesclassical.com/composer/work/3934/53812

Abenduaren bederatzian EUSKO JAULARITZA ERBESTEAN filmearen aurkezpena izango da Boilboko Bizkaia Aretoan UPV/UHU (Abandoibarra, 3) arratsaldeko 19:00 etan. http://www.ehu.es/documents/1625156/1943703/AGENDA+8-12+de+DIC.pdf.
Filmeak, Illarramendi errepertorioko musika erabiltzen du

2014ren Abustua

UME. Musicsales "CADENA ACUATICA" pianoko partitura argitaratu du http://www.musicroom.com/se/id_no/01098375/details.html


2014ren Uztaila

Joan dan abenduan, Angelek amaitu zuen bere 9ª SINFONIA. Datorren apirillean izango da estrenaldia Euskadiko Orkestra Sinfoniarekin


2013ren Urria

Urriaren 9an José Menor pianojoleak Illarramendiren "Cadena acuática" lana joko du, Manuel de Falla Aretoan, SGAEaren egoitzan, Madrilen. Errezitaldia 19:00 ordutan hasiko da eta bertan entzun ahalko diren lanak gaur egungo piano konposaketa Espainian bultzatzearen helburuarekin aukeratutak izan dira.


2013ren Iraila

Datorren azaroaren 21ean Bilbao Orkestra Sinfonikoak Bilboko Campos Elíseos Antzokian kontzertu bat emango du, Eusko-Nafarroako Musikagileen Elkartearen katalogoaz osatuta. Honen barruan Angel Illarramendiren 4. Sinfoniaren 3. mugimendua joko dute.


2013ren Abuztua

Irailak 26ean eta Donostiako Zinemaldiaren 2013ko edizioan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zinamako musika kontzertua joko du, Andrés Saladok zuzenduta. Honen barne, Illarramendiren "Una historia reciente" suitearen atal bat entzun ahal izango da.

Lekua: Miramonen, EOSaren egoitzan, 20:00etan.

esteka: http://www.euskadikoorkestra.es/eu/conciertos_presentacion_detalle.asp?id_programa=249#detalle


2013ren Uztaila

- Datorren uztailaren 18an José Menor pianojoleak emanaldia egingo du New Yorkeko Spectrum Aretoan, eta bertan Angel Illarramendiren "Cadena acuática" konposizioa, "Zorion perfektua" filmearentzat egina jatorriz, entzun ahal izango da.

Bestalde, "Cadena acuática" Josu Okiñena pianojolearen bertsioan, Oscar del Cantoren "El Canto de las Sirenas" irrati programarentzat sintonia bezala aukeratuta izan da beste batzuen artean. Programa larunbata eta igande goizetan igorria izango da 2013ko Uztailatik Urrira.


2012ren Abendua

- Abenduaren 28an Mexikon "180 grados" filmea estreinatu zen, Illarramendiren musikarekin eta Fernando Kalifek zuzenduta.

- Laister, Fernando Berlínen dokumental laburmetraia "Héroes de los dos bandos" ikusiko ahal izango da. Filmean Angel Illarramendiren "Una historia reciente" obra entzuten da.


2012ren Urria

urriaren hasieran, Karonte argitaletxeak diska berria atera zuen, "Baztan" eta "180 gradu" pelikulen musikarekin.


2012ren Iraila

Irailaren 24ean BAZTAN filmea estreinatu zen, Angel Illarramendiren musikarekin eta Iñaki Elizaldek zuzenduta ( http://www.baztanlapelicula.com/#/baztan/) Kursaal auditorioan Zabaltegi sekzioaren barne, Donostiako Znemaldian.


2012ren Apirila

Datorren ekainaren 3an Illarramendiren 4. Sinfonia "Ingenua" estreinatuko da, Granadako Manuel de Falla Antzokian, Granadako Angel Barrios Kontserbatorio Profesionalaren Orkestra Sinfonikoaren eskutik, eta Magdalena Llamas mezzosopranoa bakarlari bezala, Inmaculada Ferrok zuzenduta.


2012ren Otsaila

"Baztan" pelikularen musika grabatzen egon zen Sofian Angel, Bulgariako Orkestra Sinfonikoarekin. Elizondoko Abesbatza ere lan egin zuen proiektu honetan, Elkar estudioetan grabatuz.


2012ren Urtarrila

Pedro Olearen "La Conspiración" filmearentzat konposatu zuen musika Illarramendik. Filmea ETB2 telebistan izan zuen lehen emanaldia 2012 urtearen urtarrilak 31an.

http://www.idem4.com/la_conspiracion/


2011ren Abuztua

Une hontan Illarramendi Iñaki Elizalde zuzendariaren "Baztan" pelikuralen musika komposatzen ari da.


2011ren Ekaina

Espainiako Arte eta Zientzien Akademiak, bere 25. urteurrena ospatuko du zinema musikazko kontzertu baten bidez datorren ostiralean, Ekainak 3, arratsaldeko 8tan Madrileko Monumental Antzokian. Emanaldia espainiar zinemarako musikaz osatuta egongo da, eta lanen artean Angel Illarramendiren "El hijo de la novia" filmearen musikaren suitea entzun ahalko da.


2011ren Apirila

Musikaren Arte eta Zientzien Akademiak (Academia de las Artes y las Ciencias de la Música)  Angel Illarramendiri eman dio musika klasikozko autorerik hoberenaren saria bere obra 3. SINFONIA- HARRI ZURIA dela eta, Musikaren Sarien XV. edizioan.
Emate ekitaldia maiatzaren 18an izango da, 20:00 ordutan, Madrileko Arteria Coliseum Antzokian. http://www.premiosdelamusica.com/dyn/ganadores/index.php?id_seccion=5&id_edicion=25&id_categoria=16#cat_16


2011ren Martxoa

Martxoaren 31an, osteguna, arratsaldeko 19:30 ordutan Madrileko Entzunareto Nazionalean zinamarako musikazko emanaldia izango da, Filarmonia Orkestra eta Maravillas Ikastetxeko absbatzaren eskutik. Bakarlaria Magdalena Llamas izango da, eta zuzendaritzaz orkestraren zuzendari titularra arduratuko da, Pascual Osa. Egitarauaren barne, beste obra batzuen artean, "Los Borgia" filmearen musikaren suitea emango da.


Musikaren Sarien XV Edizioaren barne, Angel Illarramendi Musika Klasiozko Autore Hobearen mailan, finalisten artean izendatua izan da, bere 3. SINFONIAri esker, duela gutxi argitaratua izan zena.
Atal honetan beste bi finalistak Benet Casablancas "ALTER KLANG" lanarengatik eta Zulema de la Cruz por "SAETA (POEMA: RECUERDO)" lanarengatik izan dira.
Autoreek erabakitzen dituzte sariak eta saioa maiatzaren 18an ospatuko da Madrileko Arteria Coliseum Antzokian.
Izendapena dela eta, Diario Vasco egunkariak Illarramendiri egindako elkarrizketa argitaratu zuen bere asteleheneko, martxoak 7 eguneko zenbakian.


2010aren Abuztua

Datorren Urriak 4ean Karonte etxeak izenburutzat "Harri Zuria" daraman 3. Sinfonia argitaratuko du, Euskadiko Orkestra, Andra Mari Abesbatza eta Maite Arruabarrena mezzosopranoarekin zuzenean grabaturik, Rubén Gimenoren zuzendaritzapean.

Grabaketa joan den Maiatzak 23an egin zen, Musikaste 2009ko edizioari amaiera eman zion emanaldian.

Diskan ere "Espacio Sonriente" olerki sinfonikoaren bertsio berri ber-masterizatua aurki daiteke, Deyan Pavlovek zuzendutako Bulgariako Orkestra Sinfonikoak grabatutako "52 Soka" estreinuarekin batera.


2010aren Uztaila

"180º" filmea Johannesburgoko II Areto Handian lehen emanaldia izan zuen, Munduko Futbol Txapelketaren inguruan, eta Nelson Mandela zein Kofi Annan-en laguntzaz. Oso harrera ona izan zuen eta urriaren aldera espero da Espainian estreinatzea.


2010aren Apirila

Sofian egona da, Fernando Kalifek zuzendutako "180º" pelikula mexikarraren musika Bulgariako Orkestra Sinfonikoarekin grabatu ondoren.


2009ren Abendua

Egun, Angel Illarramendi Fernando Kalifek zuzendutako "180º" pelikula mexikarraren musikan lanean dihardu.


Kutxaren eskutik "Gipuzkoa bost zentzumenekin" liburua argitaratua izan da. Bertan, Angel Illarramendik entzumenari buruz idatzitako textua aurki daiteke.


Abenduaren 4ean Zarautzko Modelo zineman “Zorion Perfektua ” pelikula proiekatu zen, Javier Elortegui zuzendaria eta talde teknikoaren kideak, haien artean Angel Illarramendi, bertan zirela. Proiekzioaren ondoren mahai-ingurua izan zen.


2009ren Urria

"La Buena Nueva" filmearen musikak (7. Sinfoniaren adaptapena) Toulouseko Zinemaldiaren 14. edizioan soinu-bandarik hoberenaren saria jaso du.


2009ren Maiatza

"7. Sinfonia" diskak CD Compact 2009 urtearen espainiar zinema musikarik hoberenaren saria jaso du. Sari hau CD Compact argitalpen espezializatuak emana da.


2009ko Maiatzak 23 3. Sinfonia "Harri Zuria" estreinatuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren esku, Musikaste 2009 itxiko duen kontzertuan.


2009ko Urtarrila


CEC 2008 (Círculo de Escritores Cinematográficos) sarietarako izendapena "La Buena Nueva"-ren musikari esker ("7. Sinfonia"ren adaptaena da).


2008ko Uztaila


Uztailak 26an "Bedatsan bakarka edaten" izeneko abesbatza eta pianorako lana estreinatu zen, "Zarautz Abesbatzak" abestua eta pianoa jotzen Antonio Sarasua egon zelarik, aipatutako abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko eman zen kontzertuan.


2008ko Martxoa


Datorren Martxoak 31-n merkatura irtengo da "7. Sinfonia" Barsobiako Filarmonika Nazionalaren Orkestra eta Abesbatzak grabatuta, eta Wojciech Rodek-ek zuzendua.


Laburmetraiaren Astearen 10. edizioaren barne, eta Illarramendiren musikarekin, martxoak 4 asteartean, Madrileko "Círculo de Bellas Artes"-en, Gorka Cornejo-k zuzendutako “Yo solo miro” laburmetraia estreinatuko da .


Urriak 2007


Datorren diskarentzat, Angelek bere "7. Sinfonia" grabatu du Barsobiako hirian Barsobiako Filarmonika Nazionalaren Orkestra eta Abesbatzarekin eta orkestra honen entzutegian.


Irailak 2007


Angelek bere "7. Sinfonia" bukatu berri du, orkestra handi eta abesbatzarentzat.


26-05-2007:


Angelek SONCINEMAD-aren 2. edizioan parte hartuko du, Madrileko Zinema-Musikaren Jaialdian, alegia, ekainaren 29-tik uztailaren 1-a arte. Hitzaldia emateaz ezezik, omenaldia jasoko duten musikagiletariko bat izango da, Kinepolis zinema aretoetan emango den kontzertu berezian.
Kontzertu honetan filme hauetako musika entzungo da: “Yoyes”, “Tiempo de tormenta”, “Sin fin”, “Teresa, el cuerpo de Cristo”, “Los Borgia” eta "El último viaje de Robert Rylands".


Datorren uztailan eta Tenerifeko Nazioarteko Zinema-Musikaren Lehen Jaialdiaren barne, ( FIMUCITE), Angel Illarramendik Tenerife Film Orchestra & Choir orkestra zuzenduko du, bere lanari eskainiko zaizkion 50 minutuetan.


Manuel Gutierrez Aragón zuzendariaren "Todos Estamos Invitados" filmearen musika 2007ko maiatzan grabatu zen.


2007aren Martxoa


www.scoremagacine.com web lekuan entrebista
1go atala / 2. atala


2006aren Iraila


Ray Lorigak zuzendutako "Teresa el cuerpo de Cristo" filmearen musika grabatu du Katowicen (Polonian), NOSPR (National Polish Radio Symphony Orchestra) Orkestrarekin.


2006aren Uztaila


Antonio Hernándezek zuzendutako "Los Borigia" filmearen musika Poloniako Orkestra Nazionalarekin, Orkestra honenen abesbatzarekin, mezzosoprano batekin eta 4 mandolinekin, grabatzen izan da Barsobian.


2005aren Azaroa


ERRAKUNTZA .- "Una música de cine español" diskaren 2. atala argitaratua izan da, JMB/Karonte-k editatua. Lehen CDaren 5. pistan "Tiempo de tormenta" irakur daiteke, halaber pelikula honen benetako musika 7. pistan entzun daiteke "Al sur de Granada" izenburuaz deituta. Hau da: "Tiempo de tormenta" 7. zenbakian izan behar luke.
Angel Illarramendiren lan hau "Por fin llegó la primavera" izenburuaz aurki daiteke "Tiempo de tormenta" CDan.
Diska honek Illarramendiren beste bi erauzkin ere baditu: "Hector" eta "Buen viaje excelencia"


Azaroaren 17-tik 26-ra ospatuko den "Ciudad de Soria" film laburren lehiaketan epaimahaikide izatera gonbidatua izan da.


Aurki "Illarramendi 1995-2005" laburbiltze diska bikoitza argitaratuko da. Bertan "Luna de Avellaneda" eta "Sinfín" filmeen musikak izango dira nobedade, "Zapatos de mujer" ganbera-operaren oberturaz aparte. 2 CD hauek bermasterizatutako musika sorta zabal batez osatuko dira (160 minutu).


19-07-05


Uztailak 22 - 24-aren artean ospatuko den "Ciudad de Ubeda" Nazioarteko Zinema Musikari buruzko Lehen Kongresuan parte hartzera gonbidatua izan da. Jaialdia Ubedako Udaletxearen kultur-patronatoak, Zinema Musikaren Lagun Elkarteak eta BSOSpirit.com web-lekuak antolatuta izango da.


05-04-21


Apirilaren amaiera honetan Manuel Sanadria eta Carlos Villaverde zuzendarien "Sin Fin" filmearen musikaren grabaketa egingo da Katowice hirian, Polonian, NOSPR (National Polish Radio Symphony Orchestra)-ren esku. Ohikoa denez, han izango da Angel Illarramendi lana ikuskatzeko.


05-01-02


2005 urteko CEC (Zinema Idazleen Taldea) dominetan saria jaso du "Hector" pelikulari esker.


"Donosti 2003" saria eman diote bere jarduera profesionalari.


04-12-22


"Cóndor de Plata 2004" sarietarako proposatua izan da, Argentinako Zinematografi-Kronikarien Elkarteak banatzen dituen sariak, zinema-musika hoberenaren atalean “Luna de Avellaneda” filmean egindako lanagatik.


2004 urteko CEC (Zinema Idazleen Taldea) dominetan hautagai izendatu dute, "Hector" filmerako konposatutako musikagatik.


04-12-16


"Hector"-en egindako lana dela eta 2005-eko Urtarrilean hemango diren Goya sarietarako hautagai gertatu da "Jatorrizko Musika Hoberena"-ren sailan.


04-11-25


2004 urteko Clarín Ikuskizun-Sarietan izendatu dute hautagaitzat "Jatorrizko Musika Hoberena"-ren sailan "Luna de Avellaneda"-n egindako lanagatik. Sari hauek banatzeko antolatzen den ekitaldiak Buenos Aireseko Colón Antzokian ospatuko da.


04-07-11:

Salgai dago gure Denda sekzioan Illarramendiren azken lana , Gracia Querejetaren "Hector" filmearen musika. Diskaren bukaeran aurreko lan bat ere aurki dezakegu, "Cuando Vuelvas a mi Lado" pelikularentzako konposatutako musika hain zuzen ere, baina lehen momentu batean sortu zen moduan, mugimendu bakarrean. Bertsio hau lehenego aldiz argitaratzen da orain, diska osatu zenean pelikulan erabilitako formatuak errespetatu bait ziren. Era berean, CD-an Pedro Guerra abeslariaren abesti bat ere gehitu da, pelikularen azken kredituetan azaltzen bait da, eta honen bertsio instrumentala.


"Luna de Avellaneda" filmeak Valladolideko 2004 Zinemaldiari hasiera emango dio.


Salgai dago Argentinan "Luna de Avellaneda"-ren diska. Pelikula Juan Campanella-k ("El Hijo de la Novia") zuzendua izan da eta Tornasol eta Polka Cine-k ekoiztua, eta arrakasta handiz estreinatu zen joan den Maiatzak 20 Argentinan. Diska berri hau salgai jarriko da bestelako herrietan pelikularen estreinaldia ematen den haina.


"Delitae Musicae" CDa merkatuan dago jada, Mario Clavel txirula jotzen eta Virginia Alijas pianoan. Diska honen barne Angel Illarramendiren "Encuentro en Sol" lana aurki dezakegu.


Uztailak 5-etik 9-ra eta Granadako 53. Musika eta Dantzazko Nazioarteko Jaialdiaren barne, Angel Illarramendik irakasle bezala parte hartu zuen "CURSO DE CREACIÓN MUSICAL PARA LA IMAGEN: LA BANDA SONORA CINEMATOGRÁFICA" ikastaroan.
Informazio gehiago nahi ezkero 958 276 321 zenbakira deitu edo interneten bidez cursos@granadfestival.org helbidea medio edota honako web-lekuaren bidez
www.granadafestival.org/cursos.htm


04-03-29:


Duela gutxi Gracia Querejetaren "Hector" filmearen musika konposatu du, Pragako Orkesta Filarmonikoak grabatua.


"Luna de Avellaneda" Juan Campanellak zuzendua ("El Hijo de la Novia"-ren zuzendari) filmearen musika konposatu du . Argentinan Maiatzan estrenatua izango da. Lan hau IZ Estudioan diskara eramana izan da, Euskadiko orkestaren musikarien, Joxan Goikoetxearen akordeoiaren eta Angel Unzuren mandolinaren esku.


"Perseguidos" filmearen musika ere konposatu berri du, Heterio Ortega zuzendari eta Elías Querejeta ekoizle direlarik. Musika osoa piano lana da, Angel Illarramenik berak jota eta Madrilgo Cineartean grabaturik.


2004 Apirilak 6-an Eresbilen (Oreretan) arratsaldeko 8-etan, bere azken lana, "Haize Beroa", estrenatua izango da, "Índalo" aizezko kinteto klasikoaren esku.


03-12-21:


"BUEN VIAJE, EXCELENCIA"-ren erakusgai berria entzun daiteke gure fonotekan.


03-12-14:


"BUEN VIAJE, EXCELENCIA" filmearen musika gure dendan eskuratu daiteke jada.


03-09-17:



Laister argitaratua izango da "BUEN VIAJE, EXCELENCIA" filmearen musika, Albert Boadellak zuzendua eta Lola Films ekoiztua (estreinaldia Espainian Urriak 10). Urriaren bigarren hamabostaldian merkatura iritsiko den CD honek edukin gehigarri anitz izango ditu: alde batetik inoiz argitaratuak izan ez diren lanen bilduma, hala nola "Lluvia en los Zapatos", "Cuernos de Espuma" eta "Asesinato en Febrero" filmeen musika, edo "El Partido del Siglo" dokumental seriearena eta "El Ojo de la Cámara" telebista dokumental programaren parte osatzen zuten hainbat lana. Bestalde 20 minutuko dokumentala ere izango da diskaren barnean, CD-Rom formatuan eta Pragako hirian izandako "Buen Viaje, Excelencia"-ren musikaren grabaketaren irudiak eta Albert Boadella, Ángel Illarramendi eta José Vinader-ekin elkarrizketak erakusten dituenak.


Urriak 20 eta 21ean zinema musikari buruzko ikastaro bat emango du Bartzelonako Zinema Independiente Jaialdia (Alternativa 2003) dela eta.


Momentu honetan Gracia Querejetaren "HÉCTOR" filmaren musikan lanean dihardu.


03-05-27:


"TIEMPO DE TORMENTA" diska berria, "Fonoteka", "Denda", "Obra" eta "Diskografia" atalei gehituta.


03-04-19:


Gure on-line denda erabilgarri dago.


www.mundobso.com zinema-musikari buruzko web-lekuaren ikusleen saria jaso du "TIEMPO DE TORMENTA" filmeagatik. Sari bera jaso zuen 2001 urtean ere, "EL CELO" filmeari esker.


03-04-18


Ángel Illarramendiren azken zinema lana, "TIEMPO DE TORMENTA", Pedro Oleak zuzendua, Apirilaren amaireran estrenatua izango da Malagako Zinameldian. Diska, JMB/Karontek argitaratua, aldi berean salmentan jarriko da. Honen grabaketa Pragan izan zen, Mario Klemens zuzendu zuelarik bertako Orkestra Filarmonikoa.



2003-ko Apirilak 27-an bere lahu ahots eta organorako meza estrenatuko da Zarautzeko Frantziskanoen Elizan, "Zarautz Abesbatza"-k eta José Iturria organujolearen eskutik, eta Miren Jaione Escudero-k zuzendua.




2003ko Apirilaren amaieran Pragan izango da, Albert Boadellak zuzendutako eta Lola Films ekoiztutako "Buen Viaje Excelencia" filmaren musikaren grabaketa dela eta, Pragako Hiriko Orkestraren esku.

Laister, Gracia Querejetaren azken filmarentzako musika komposatzen hasiko da. Filmaren izena "Hector" izango da eta honen errodajea dagoeneko amaitu da.




"Zarautz", herri hontan ematen den Film Scoring ikastaroaren antolatzaileek eskatutako lan sinfonikoa, aurki estreinatua eta grabatua izango da.


Duela denbora bat argitaratua izan zela "UNA MUSICA DE CINE ESPAÑOL", diska bikoitza, JMB/Karonteren esku. Bilduma hau zenbait espainiar zinema musika ezberdinek osatzen dute, hauen artean Ángel Illarramendiren lan multzoa, hala nola: "EL HIJO DE LA NOVIA", "ANTIGUA VIDA MIA", "YOYES", "EL REY DE LA GRANJA", "KARRAMARRO UHARTEA / LA ISLA DEL CANGREJO" eta "EL CELO".